Argazki honetan izenen sailkapena aurkituko duzue. Gogoratu, izen bereziak letra larriarekin hasi behar direla beti. Izen arruntak berriz, letra xehearekin idazten dira (esaldiaren hasieran agertzen ez badira). Idatz ezazue komentarioetan bururatzen zaizuen izen arrunt bat eta izen berezi bat!
Hementxe daukazue Zerua maitatzen abestian ageri den hiztegitxoa lantzeko letra zopa. Ea zenbat hitz topatzen dituzue. Beherago letra zoparen erantzunak topatuko dituzue, baina saia zaitezte ahalik eta hitz gehien aurkitzea erantzunak ikusi gabe.
Hementxe duzue "Erre zenituzten" abestiaren bideoklipa, dantza eta guzti. Ea lortzen dugun bai letra baita dantza ere ikasten! Bideoaren azpiko aldean letra idatzita duzue! Egilea: Xabi Solano. Iturria: Youtube. Erre zenituzten sorgiñen oinordeak gara gu erre zenituzten sorgiñen erratzak guk dauzkagu erre zenituzten sorgiñen arima ez da galdu erre zenituzten sorgiñen irrifarra gara gu Sasien gainean oihu eta irrintzi lainoen azpian aske nahi dugu bizi Erre zenituzten sorgiñen irrifarra gara gu erre …
Comentarios
Publicar un comentario