Entradas

IZEN BEREZIAK ETA ARRUNTAK - AZALPENA

Imagen
Argazki honetan izenen sailkapena aurkituko duzue. Gogoratu, izen bereziak letra larriarekin hasi behar direla beti. Izen arruntak berriz, letra xehearekin idazten dira (esaldiaren hasieran agertzen ez badira). Idatz ezazue komentarioetan bururatzen zaizuen izen arrunt bat eta izen berezi bat!

KOLORETAKO MUNSTROA - ENTZUMENA

Imagen
Gaur koloretako munstroaren ipuintxoa entzungo dugu. Oso adi egon emozio bakoitzari buruz esaten diren gauzei. Ondoren, Educaplay jolasean emozio bakoitza bere azalpenarekin lotu beharko duzue.  Egilea: Anna Llenas Argitaletxea eta bere baimena: Flamboyant. Iturria: Youtube (Cuentos en la nube)  

ASMAKIZUNAK (1) - POWER POINT

Hemen dituzue asmakizun batzuk! Asmakizuna eta gero doan diapositiban erantzuna topatuko duzue, beraz, ez egin aurrera erantzun bat pentsatu arte!

ERRE ZENITUZTEN - ABESTIA

Imagen
Hementxe duzue "Erre zenituzten" abestiaren bideoklipa, dantza eta guzti. Ea lortzen dugun bai letra baita dantza ere ikasten! Bideoaren azpiko aldean letra idatzita duzue!                                                      Egilea: Xabi Solano. Iturria: Youtube.  Erre zenituzten sorgiñen oinordeak gara gu erre zenituzten sorgiñen erratzak guk dauzkagu erre zenituzten sorgiñen arima ez da galdu erre zenituzten sorgiñen irrifarra gara gu Sasien gainean oihu eta irrintzi lainoen azpian aske nahi dugu bizi Erre zenituzten sorgiñen irrifarra gara gu erre …

AI ZAPOTXIN - BERTSOLARITZA

Imagen
Bertsolaritza errimatuz, abestuz eta neurtuz egiten den hitzaldia da eta bertsoek osatzen dute. Euskal Herrian ibilbide luzea du bertsolaritzak, eta gaur egun, bertsolaritza txapelketa ugari egiten dira. Hemen daukazue "Ai Zapotxin!" bertsoak. Anima zaitezte zuen bertsoak sortzen!                                                                       Egileak: Andoni Egaña eta Jon Sarasua. Iturria: Youtube.

S, X edo Z - KAHOOT

Imagen
Hemen azpian duzuen estekan klikatuz gero, kahoot batera helduko zarete. Bertan hitz batzuk eta haien argazkiak agertuko zaizkizue. Zuen eginbeharra egoki idatzita dagoen hitza aukeratzea da. Ea asmatzen duzun zein letrarekin idazten den hitz bakoitrza: s, x edo z! Kahoot: s , x edo z

ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN

Hemen daukagu "Xiripot eta Miel Otxin"-en ipuina. Zuen gustokoa izango delakoan nago. Behin irakurrita saia zaitezte galdetegian dituzuen galderei erantzuten. Ziripot eta miel otxinen ipuina de Patxigo Egilea: Patxigo. Iturria: Slideshare. Orain momentua da galderei erantzuteko. Cargando…