Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2019

PERTSONEN DESKRIBAPENA - POWER POINT

Gaur pertsona baten deskribapen bat egiten ikasiko duzue, hau da, azaldu beharko duzue nolakoa den aukeratu duzun pertsona. Hau oso erabilgarria izango da, aurrerago, ipuinak sortzen dituzuenean, pertsonaiak nortzuk diren azaldu beharko duzunean. Hemen azpian prestatu dizuet pertsona baten deskribapena egitekokontuan hartu behar ditugun ezaugarriak. Hau landu ostean, bakoitzak pertsona bat aukeratu eta haren deskribapen bat egiteari ekingo diozue!

NOR ETA NORK - EDUCAPLAY

Hemen azpian klikatuz gero, NOR eta NORK kasuak birpasatzeko jarduera bat egingo duzue. Bi aukera izango dituzue galdera bakoitzeko eta erantzun bakarra aukeratu beharko duzue. Egin ondoren idatz ezazue komentarioetan zenbat egin dituzuen ondo!  

NOR ETA NORK - AZALPENA

Imagen
Askotan euskaraz hitz egitean eta idaztean akats berdina errepikatzen dugu. Zein da egokia?  a) Gu gauza asko ikasten ditugu egunero.  b) Guk gauza asko ikasten ditugu egunero.  Badirudi esaldi berdina dela... baina EZ! Hain txiki ikusten den k horrek garrantzi handia du! Badakizu zein den esaldi egokia? Hain zuzen ere, b aukera da egokia.  Hona hemen bideotxo bat NOR eta NORK kasuen artean ezberdintzeko.                                                Egilea: Cristina Mujika. Iturria: Youtube.

LETRA ZOPA - ZERUA MAITATZEN

Imagen
Hementxe daukazue Zerua maitatzen abestian ageri den hiztegitxoa lantzeko letra zopa. Ea zenbat hitz topatzen dituzue. Beherago letra zoparen erantzunak topatuko dituzue, baina saia zaitezte ahalik eta hitz gehien aurkitzea erantzunak ikusi gabe. 

GURUTZEGRAMA - ZERUA MAITATZEN

Imagen
Heldu da momentua Zerua maitatzen abestian ageri diren hitz batzuk asmatzeko. Horretarako gurutzegrama bat duzue, hitz bakoitzaren esanahiarekin. Saia zaitezte abestiaren letra aurrean izan gabe osatzen. Ziur primeran egingo duzuela.  

ZERUA MAITATZEN - BALOREAK (ABESTIA)

Imagen
Hementxe daukagu ikasgelan hainbeste aldiz entzun dugun abestia. Baloreak taldeak abestutako Zerua maitatzen kanta.  Gogoratu! Abesti honetan agertzen diren hitzen esanahia lantzeko sar zaitezte  Hitzen etxea  atalean eta bertan letra zopa bat eta gurutzegrama bat topatuko duzue.  Egilea: Baloreak musika taldea. Lizentzia: imusician_digital (en nombre de DeepSoda) ZERUA MAITATZEN Uda heldu zenean ikusi zuen berak Itzalak ihesi egiten ziola Udazkena iritsi ta Hostoak gelditu nahi Baina amaitu zuen orbel azpian Sartu zen itsasora Gelditzera olatu bat Eta eraman zuen honek bueltaka Bueltaka Bueltaka Ohartu zen etzela Munduaren jabe Naturaren jabe Eta ikasi zuen horrela Lurretik ibiltzen Zerua maitatzen Negua zetorrela ikasi zuen berak Kaleak berotzerik etzuela Udaberria heltzean Elurrezko panpin bat Urtu zitzaion eta berak negar Txoririk handiena Harrapatu zuen ta Eraman zuen txoriak hegaka Hegaka Hegaka Ohartu zen etzela Munduaren jabe Naturaren jabe Eta ikasi zuen hor